Langileok ere errauskailua gelditu.



Datorren MARTXOAREN 20 astearterako ERRAUSKAILUAREN AURKAKO JARDUNALDIAK antolatu ditugu sindikatu eta eragile sozial ezberdinak elkarlanean. "Langileok ere errauskailua gelditu. Badago alternatiba".
Goizeko 9:30ean Donostiako Ibaeta kanpuseko auditorioan Piotr Barczaken hitzartzearekin hasiko gara. Ondoren, 10:30ean, sindikatuen mahaingurua egingo da eta amaieran, 12:30ean, Foru Aldundira giza kate bat egingo dugu.

Horrez gain, aurreko astean hainbat enpresetan mozioak sartu genituen jardunaldiei atxikimenduak emateko. Atzo egindako prentsaurrekoan Gipuzkoako 100 enpresetako zerrenda, horietako bat Gipuzkoako Postako Langile Batzordekoa, publiko egin genuen: http://www.lab.eus/eu/arloak/ingurumena/383-errauskailua/7288-ehun-bat-langile-batzordek-bat-egin-dute-errauste-plantaren-kontra


 Langileok ere errauskailua gelditu. Badago alternatiba!

Comentarios