LAN-POLTSA BERRIAK CORREOSEN


EPEA: Urriaren 24ko 9:00etatik, azaroaren 3ko 23:59 arte
Lan-poltsa berri hauek sortzen diren bakanteak betetzeko izango dira, horretarako gestio-tresna bat.
LANPOSTUAK: Reparto 1 (motorrarekin), Reparto 2 (oinez), Sailkapen-agentea eta Bezeroaren Arreta.
DEIALDIRAKO OINARRIAK NON AURKI DITZAKET?
Horri buruzko informazio guztia hemen daukazu:
-Conecta (Deialdiak sailean)
-CORREOS webgunean (www.correos.es/bolsasdeempleo).
NOLA BETE DEZAKET ESKAERA?
-Tutoretzako bideo bar dago ikusgai (Joan deialdiak sailera eta hango loturan Correos en Youtuben Https://youtu.be/oRSfdnCmROw.
-Ohizko galderak dokumentu bat dago.
-Eskaera betetzeko gida bat ere bai.
HAUTAGAIEN BETEBEHARRAK ZEIN DIRA?
Hautagaiek betebeharrekoak eta merituak deialdiko oinarrietan daude. Lan-poltsetan izena ematen dutenek, lehen kontratazioaren aurretik, betebeharren ziurtagiriarekin batera mediku-txostena aurkeztu beharko dute (Anexo 2), ahalmen psikofisikoa frogatzeko , eskaerako lanpostuak behar bezala bete ahal izateko. Empresarentzat ezinbestekoa da baldintza hau.
ZENBAT LAN-POLTSA AUKERATU DAITEZKE?
Bi lan-poltsa aukera daitezke probintzia batean, irizpide hauekin:
-Probintzia berean edo probintzia mugakidean apuntatu daiteke.
-Eremu geografikoa hautatu behar da; hau da, lan-poltsa eremu bakoitzean dauden herriak , horretarako ikusi (Anexo 1).
-Ondoren dauden lau aukeretatik lanpostua hautatu behar da: Reparto 1 (motorra), Reparto 2 (oinez), Sailkapen-agentea eta Bezeroen Arreta.
-Azkenik, bi lanaldi modalitate nahi bada.

Zerbait berria aipatzekotan, egun osoko lanaldiaz gain, lau orduko lanaldia ere aukera daiteke.
Rurala bezala lan egiteko aukera ere badago.
MERITUAK
Hasteko, aintzinatasuna baloratuko da empresan lanean egindako esperientzia bezala; lanpostua finkatzeko azterketako emaitzak ere kontuan hartuko dira eta deialdian agertzen diren formazioko ikastaroak ere bai. Gainera, lan-poltsaren arabera, titulazio akademiko ofiziala eta gidatzeko baimena.
Merituak abenduaren 22 arte baloratuko dira.
Zalantzaren bat baduzu jarri harremanetan gurekin.

Alegaciones presentadas por LAB Posta:
http://labpostacorreos.blogspot.com.es/2017/09/alegaciones-de-lab-las-bolsas-de-empleo.html

Comentarios