MAIATZEKO GREBEN AURREAN, LAB-ek ZEHAZTASUNA ETA GARDENTASUNA ESKATZEN DIE GREBA-DEITZAILEEI ERREIBINDIKAZIOETAN

UGT, CCOO, CSIF eta SL-k IV. Hitzarmen Kolektiboaren negoziazioa desblokeatzeko egindako greba-deialdia dela-eta, LAB-ek, sindikatu horiek berberak negoziazio mahaitik eta enpleguko probintziar mahaietatik kanpo utzi dutelarik, argi utzi nahi die Correoseko langileei ondorengoa hau:

1) Deialdia egin duten sindikatu bakar bat ere ez da LAB-ekin harremanetan jarri negoziazioa benetan nola doan jakiteko, eta ezta iragarritako geldialdietan babesa edo laguntza jasotzea nahi duten galdetzeko

ere.

2) LAB-ek ez daki sindikatu deitzaileek zer-nolako proposamen zehatzak aurkeztu dizkioten enpresari negoziaziorako.

3) Komunikatu bateratu baten bidez greba-deitzaileek adierazi dute, iragarritako geldialdiekin negoziazioa desblokeatu egin nahi dutela, enpleguari, soldatari eta eskubideei dagokienean hobekuntzak lortzeko.

LAB-ek onartzen du arlo horietan hobekuntzen beharra, baina hobekuntza horiek zehazteko eta zenbatzeko garaia bada dagoeneko. Urtebete eta lau hilabete Hitzarmena luzatu ondoren, negoziazio-mahaiak hainbat bilera ofizial egin eta gero, plantilari hamarnaka komunikatu helarazi ondoren, joan zen azaroko grebaren deialdia egin eta gero, sindikatu jakin batek Hizarmena sinatzear zegoela iragarri ondoren e.a., LAB-ek  oraindik ez daki, eta plantilak ere ez, zer ari diren eskatzen hutsik geratu diren lanpostuak betetzeari buruz, finko ez iraunkorrekiko zein alternatiba duten, kontratazio-sistemarako nolako aldaketa proposatzen duten, zer soldata igoera eskatzen ari diren, nola planteatzen ari diren asteko lanaldia, plantila guztiak larunbatak jai izateko zein irtenbide ari diren bilatzen eta ruralek ibilgailua jartzeagatik eguneratutako prezioa zenbatekoa izango den, eta abar. Guzti horretaz ezer ez dakigu.

4) Greba-deitzaileek adierazi dutenez, Hazienda-Ministraritzatik gai gatazkatsuenen konponbidea blokeatzen ari dira (ordainsariak eta enplegua).
LAB-ek gai hori ezin du baieztatu eta ezeztatu ere ez, baina, horrela bada, hautatutako datak (kanpainaurrea eta hautekunde-kanpaina) eta iragarritako greba-egunen kopuruak miña egin diezaiekete esparru politikotik negoziazioa blokeatzen ari direnei.

Esandako guztiaz gain, eta ezustekorik ez badago, LAB-ek ez du inolako eragozpenik jarriko mobilizazio horiekiko, komunikatu bateratuan aipatzen duten helburua lor dezaten.

5) Enpleguari, ordainsariei eta eskubideak hobetzeari dagokienean enpresari eskatzen ari direnari buruz zehaztasunik ez dagoenez, ERREFERENDUM LOTESLE bat eskatzea berresten dugu, sinatu aurretik, negoziazioaren azken emaitzaren inguruan.

Euskal Herria 2015-4-23

Comentarios